Culture/Kultura-ko aitzindariak

Baiona – Akitania-Hegoaldeko Eszena nazionalaren eta Euskal kultur erakundearen ekimenez, Culture/Kultura emaitza fondoa 2011ko urriaren 18an sortu zen ofizialki. Euskal Herriaren kultura garapena lagundu nahi duten guzieri irekia den partaidetza desmartxa berri horri, berehala harrera ona egin diote hamaika enpresa hauek : Digital Graffic, Caisse d’Epargne Aquitaine Poitou-Charentes, Baionako Merkatal Ganbara, Citroën Côte Basque, Loustau hotela, Baionako xingarraren partzuergoa, Novaldi, COL, AM Mecabureau, ERDF, Mendiboure inprimategia. Milesker lehen mezenas horiei. Haiei esker, Culture/Kultura garatzen ahalko da.