Laboa ohoretan

Euskal kultur Erakundeak eta Scène nationale du Sud-Aquitain egiturek antolaturik elgarrekin, Zazpi aldiz elur deitu ikusgarria emana izanen da, Quintaou Antzokian, Angelun, 2015eko martxoaren 26an. Tanttaka Teatroa konpainiak antzerki eta musika  ikusgarri eder bat proposatzen digu, Mikel Laboa hurbiletik ezagutu duten artistekin, eta Bernardo Atxago idazleak egin gidoian oinarriturik.

Hilabete bat lehenago, musika instalazio bat ezarria izanen da, Angeluko liburutegian.