Segeric taldeak Culture/Kultura hautatzen du

Ségéric hotel taldeak 3 hotel baditu euskal kostaldean, ACCOR taldearen babesapean direnak : Novotel, Ibis eta Ibis Budget. Denetan, talde honek 272 ganbara baditu eta hirurogeiren bat langile enplegatzen ditu. Kultura abantaila bat da, hotel industriarentzat ere. Kultura aktibitatearen arrangura ukanik, Ségéric taldeak Culture/Kultura hautatu du bere sustengua ekartzeko Euskal Herriko kultura eragileei.