Zure lurraldeko bizi kultural eta artistikoaren mezenas bilaka zaitez
Culture/Kultura emaitza fondoaren mezenas bilakatuz:
- Euskal Herriko kultura biziaren garapena laguntzen duzu eta historia, ondare eta bizimodu aberatseko lurralde berezi baten dinamikan sartzen zira. Musikak, kantuak, dantzak eta beste arte batzuek Euskal Herria adierazten eta ilustratzen dute;
- zure enpresaren irudia balorizatzen duzu, zure engaiamendua zure bezeroei eta bezero bilaka daitezkenei jakinaraziz, zure esku ezarriak diren tresnei esker eta Culture/Kultura-ren eta sostengatu proiektuen komunikazioan agertuz ;
- zure inbertsioarentzat ez duzu zergarik ordaintzen : zure emaitzaren %60a (%66a partikularrentzat) kengarria da zure urteko negozio zenbatekoaren (zergarik gabe) %0,5ekoaren neurrian. Gainera, soberakina ondoko 5 urtaldietara ekartzen ahal da ;
- kalitate handiko ordainak jasotzen dituzu zure bezeroentzat, bezero bilaka daitezkenentzat edo kolaboratzaileentzat : ikusgarriendako sartzeak, kultura ontasunak, topaketak artistekin, eremu batzuen pribatizazioa, koktel pribatuak ikusgarrien aitzinetik edo ondotik ;
- Euskal Herriko sorkuntza artistikoa sostengatzen duzu eta Culture/Kultura-ren Administrazio Kontseiluan parte hartzen ahal duzu.
“Diru sostengu pribatua erabakigarria da Euskal Herriko sorkuntza artistikoaren bizitasunarentzat.”
Matthieu Peyrelongue, Suez-ko komunikazio arduraduna
“Culture/Kultura-ko mezenasak gira Euskal Herriko kulturaren garapenari biziki atxikiak baigira eta gure lanbidearen bidez, hori laguntzen ahal dugulako.”
Marie-José Burucoa, Novaldi-ko zuzendaria
Egoitza soziala & helbidea
Emaitza fondoa
1, rue Édouard-Ducéré
64100 Bayonne – Baiona
Harremanak
06 44 96 83 90