Nor gara?

Culture/Kultura emaitza fondo bat da, pertsona moral bat, diruztatze pribatu bezala baliatua dena eta interes orokorreko ekintzetan interesik ez duena. Hego-Akitaniako Eszena Nazionalak eta Euskal kultur erakundeak sortu dute Euskal Herriko sorkuntza artistikoaren sostengatzeko ikusgarrigintzaren alorrean.

Bildutako dirua, honela baliatzen da :

  • Euskal Herriko artisten sostengatzeko, beren ikusgarrien ekoizpenean parte hartuz ;
  • jazoera artistikoa bultzatzeko, Euskal Herriko sortzaile gazteen ezagutzea eta laguntzea errazten dituen desmartxa berezi bat abiatuz ;
  • lurraldeko artistak beren komunikazio tresnen garatzen laguntzeko, adibidez Culture/Kultura emaitza fondoko mezenasen irudia baloratuko luketen entzun-ikus erreportaje labur batzuk ekoiztuz ;
  • Euskal Herriko artisten ikusgarritasuna laguntzeko, bai Frantzia mailan, bai nazioarte mailan ;
  • Euskal Herriaren erakargarritasuna indartzeko bere artisten irudia balorizatuz eta lurraldearen garapen ekonomikoan parte hartzeko bere bizi kultural eta artistikoa dinamizatuz.

“Gaur egun beharrezkoa iduritzen zaigu harreman gehiago sortzea enpresa munduarekin eta enpresak gure desmartxa artistikoei ohartaraztea. Gainera, trebetasun bat badute baliabide berri bat izan daitekeena eta kultura proiektuei zinez garatzeko aukera ematen ahal diena.”
Hervé Estebeteguy

Culture/Kultura fondoa Akitania-Hegoaldeko Eszena Nazionaleko eta Euskal kultur erakundeko lantaldeen trebetasun eta gaitasunetan oinarritzen da, hauek lurraldeko bizi kultural eta artistikoaren instituzio garrantzitsuak direlarik.