Laboa ohoretan

Euskal kultur Erakundeak eta Scène nationale du Sud-Aquitain egiturek antolaturik elgarrekin, Zazpi aldiz elur deitu ikusgarria emana izanen da, Quintaou Antzokian, Angelun, 2015eko martxoaren 26an. Tanttaka Teatroa konpainiak antzerki eta musika  ikusgarri eder bat proposatzen digu, Mikel Laboa hurbiletik ezagutu duten artistekin, eta Bernardo Atxago idazleak egin gidoian oinarriturik. Hilabete bat lehenago, musika instalazio bat […] Xehetasun gehio Laboa ohoretan

Slava’s Snowshow : ikuskizun harrigarria Angelun

Slava’s Snowshow ikuskizunak berriro bideetan gaindi abiatu da, Angelun bost aldiz agertu delarik, Scène nationale egiturak gomitaturik. 5 500 ikusle eta memento zoragarria… Milesker deneri. Luzaz Quintaou antzokiko ikusleak oroituko dira !! Xehetasun gehio Slava’s Snowshow : ikuskizun harrigarria Angelun

Euskal Kultur Erakundea : Erreferentzia bat Akitanian

Euskal kultur erakundeak partaidetza hitzarmen bat izenpetu du, Cenon Hiriko Le Rocher de Palmer deitu egiturarekin. Honek bereziki munduko musiken inguruko kontzertu handiak antolatzen ditu. Hitzarmen hau Eusko jaurlaritzaren adar bat den Etxepare institutuaren batera egina izan da. Helburua : euskal kulturaren garaikidearen zabaltzea Akitanian, kontzertu, artista egonaldi, erakusketa eta mintzaldien bitartez. Xehetasun gehio Euskal Kultur Erakundea : Erreferentzia bat Akitanian

360°tan bisita ezazu Baionako antzokia

Scène nationale du Sud-Aquitain egiturak galdegin dio Hendaiako lantegi gazte bati, TuVeMaFoto deitua, Baionako antzokiaren alegiazko bisita baten proposatzea. Ikusgarrigela, antzerki-hegalak eta espazio periferikoak ikus daitezke, han bazina bezala !! 360°tan bisita ezazu Baionako antzokia Xehetasun gehio 360°tan bisita ezazu Baionako antzokia

Quintaou Antzokian, 2014/2015 sasoi berriaren abiatzea

Baiona, Angelu eta Bokaleko auzapezen etortzearekin batera, Scène Nationale du Sud-Aquitain egiturak prentsa aurreko bat egin du, 2014/2015 sasoiaren aurkezteko : Munduari idekidura handia… Frantzia, Errusia, Eslovenia, Hungaria, Xina, Korea, Australia, Espainia, Xile , Argentina, Brazilia eta Ameriketako artistekin. Nazioarteko ikusgarri ospetsuak Slava’s Snowshow, The Clayton – Hamilton Jazz Orchestra, Opéra de Pékin, Gregory Porter, Ballet Flamenco […] Xehetasun gehio Quintaou Antzokian, 2014/2015 sasoi berriaren abiatzea