Segeric taldeak Culture/Kultura hautatzen du

Ségéric hotel taldeak 3 hotel baditu euskal kostaldean, ACCOR taldearen babesapean direnak : Novotel, Ibis eta Ibis Budget. Denetan, talde honek 272 ganbara baditu eta hirurogeiren bat langile enplegatzen ditu. Kultura abantaila bat da, hotel industriarentzat ere. Kultura aktibitatearen arrangura ukanik, Ségéric taldeak Culture/Kultura hautatu du bere sustengua ekartzeko Euskal Herriko kultura eragileei. Xehetasun gehio Segeric taldeak Culture/Kultura hautatzen du

Akitania Hegoaldeko Eszena Nazionalaren biltzar nagusia

Hemen dituzue 2013ko ekintzen bildumetik atera zenbaki batzu : 121 ikusgarri profesional Baionan, Angelun, Bokalen eta Donibane Lohizunen programatuak, 40 000 ikusle, artista profesionalez osatu 13 konpainia lagunduak izan dira beren ikusgarrien ekoizteko, 2 ekoizpen diskografiko (Jazz aux Remparts disketxea) 67 partaidetza hitzarmen izenpetuak ikastetxe, sozial zentro eta jende behartuetaz arduratzen diren egiturekin, sustengu arretatsua […] Xehetasun gehio Akitania Hegoaldeko Eszena Nazionalaren biltzar nagusia

Scène nationale egitura izenez aldatu da

Orotarik « Scène nationale » izenarekin deitua, Kultura Ministeritzak eman labelaren arabera 1991an, egitura honen izena aldatu da, azken Administrazio kontseilutik landa. Hobeki agertzen gisan daukan hedadura Akitanian gaindi, Scène nationale du Sud-Aquitain deituko da hemendik gaindi. Xehetasun gehio Scène nationale egitura izenez aldatu da

Culture/Kultura gobernantza berria

2014ko ekainaren 11ko Administrazio Kontseiluan, aho batez onartuak izan dira Bulegoan : Lehendakaria : Jean-René Etchegaray, Baionako auzapeza Lehendakariordea : Mikel Erramouspé, Euskal kultur erakundeko lehendakaria Idazkaria : Roger Goyhénèche, Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalaren administratzailea Diruzaina : Maddalen Dupuy, Euskal kultur erakundeko kondularia Administrazio kontseiluko kideak : Jean-Michel Barate, Angeluko Herriko Etxeko axuanta Pantxoa Bimboire, […] Xehetasun gehio Culture/Kultura gobernantza berria

Cegecobak mezenasekin bat egiten du

Pirinio Atlantikoetako kontu ikustatzaileen ekimenez 1989an sortua, Cegecoba « tresna » bat da, enpresa industrialen, komertzialen bai eta ofiziale nahiz laborantza enpresen zerbitzuko dena. Elkarlanean ari izanez 300 kontulari kabinete eta tokiko partaide ekonomiko sare batekin, badaki kultura garapenak garapen ekonomikoa sustatzen duela. Horregatik zuzendaritzak erabaki du Euskal Herriko kultura aniztasuna sustengatzea Euskal kultur erakundeak […] Xehetasun gehio Cegecobak mezenasekin bat egiten du

Euskal kultur erakundearen biltzar nagusia

200 bat pertsonek parte hartu dute Euskal kultur erakundearen biltzar nagusian, 2014ko maiatzaren 17an Hiriburun. Horien artean, Ipar Euskal Herriko herrietako ordezkariak, horietan ordezkari berri frango, baina ere kultura elkarte anitz, Euskal kultur erakundeko partaide fidelak, bai eta Estatuko, Departamenduko, Akitania eskualdeko eta Euskal autonomia erkidegoko ordezkariak ere. Hemen dituzue Euskal kultur erakundearen 2013ko ekintzen […] Xehetasun gehio Euskal kultur erakundearen biltzar nagusia