Euskal kultur erakundearen biltzar nagusia

200 bat pertsonek parte hartu dute Euskal kultur erakundearen biltzar nagusian, 2014ko maiatzaren 17an Hiriburun. Horien artean, Ipar Euskal Herriko herrietako ordezkariak, horietan ordezkari berri frango, baina ere kultura elkarte anitz, Euskal kultur erakundeko partaide fidelak, bai eta Estatuko, Departamenduko, Akitania eskualdeko eta Euskal autonomia erkidegoko ordezkariak ere.

Hemen dituzue Euskal kultur erakundearen 2013ko ekintzen bildumaren zenbaki batzu :

  • 150 elkarte kide,
  • 145 herri kide,
  • 396 gertakari kultural eta artistiko sustatuak edo sustengatuak,
  • 77 kultura elkarte lagunduak.