« Hogei’ta » labelaren ikusgarria taulagainean

Hogei’ta deialadia Euskal kultur erakundea eta Scène nationale Bayonne — Sud-Aquitain egiturek bultzatu dute, euskal kultura gazteengana eramateko eta arraberritzeko xedeekin. Parasite Kolektiboa izan da irabazle, Hautsa deitu ikuskizunarekin. 2013ko azaroaren 5ean emana izan da Baionako antzokian. Magia da nagusi, bizitzaren joan-jinetan barna. Dantza mugimenduak, testuak, irudiak, bideo proiekzioak… ibilaldi poetikoa, non euskarak leku nagusia daukan.