Jendea gainezka!

Ken 7 taldeak Euskadiko Orkestrarekin eman kontzertuak publiko zabala lorietan utzi du. Euskal kultur erakundeak eta Scène Nationale Bayonne — Sud-Aquitain egiturek elgarrekin antolatu dute, Donibane Lohizuneko Jai-Alaian, abenduaren 13an. Bai euskal pop-rock zaleak eta musika klasikoa gustatzen zaienak plazer handiz ikusi dute kontzertu hori. Belaunaldi ezberdinetako publikoa hunkia izan da.